XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.5 Ekarpenen atala

Oharra: atal honetan kokatu dira Jardunaldietako testu nagusian eta atzeoharretan sartu eta onartu ez diren beste ekarpen guzti-guztiak, hau da, alboratutako ekarpenak. Ekarpen hauen testu nagusiarekiko kokapena jakiteko, atzeoharren atalera jo behar da.

Hor gaudela, ekarpenari dagokion atzeoharraren zenbakiak testu nagusira bideratuko gaitu. Dena den, irakurketa-bide egokia alderantziz tajutu da eta testu nagusia irakurtzen joan ahala atzeoharren zenbakiekin egingo du topo irakurleak. Horietako batzuk Ekarpenen Ataleko alboratutako ekarpenetara deiak dituzte.

1. ekarpena / Gotzon Lobera

Ekarpena: Boterearen aipamena falta da definizio honetan. Hau da, unibertsoa unibertso izateko, txosten horretan azaltzen diren osagaiez gainera, osagai horien gainean eragina duten faktoreen edukitzaileek azaldu beharko lukete, erkidego edo komunitate oso izango bada.

Gogoeta lan taldearen iritzia: Ikus 9. ekarpenean Talde Eragileko gogoeta lan taldearen iritzia.

2. ekarpena / Gotzon Lobera

Ekarpena: Definizio hori ikuspegi barrukoitik emana delakoan nago; izan ere, unibertso hori ez dago Euskal Herrian, hau da, euskara hutsez bizi diren euskal herritarrak, Euskal Herriko banaketa politikoetarik edozeinetan bizi direla ere, urri-urriak direla uste dut. Hortaz, horren ikuspegia oro hartzailea barik, murriztailea da.

Gogoeta lan taldearen iritzia: Ikus 9. ekarpenean Talde Eragileko gogoeta lan taldearen iritzia.

3. ekarpena / Gotzon Lobera

Ekarpenaren azalpena: Unibertso honek aurrera egingo badu, ezin du euskaldunekin bakarrik kontatu; lagunak erakarri behar ditu. Beraz, atal hau osatu egingo nuke beste hau erantsiaz.